Elgoibarren amaituko da Itzulia Women 2024 lasterketaren lehenengo etapa Elgoibarren amaituko da, eta horren harira, egun osoko egitaraua antolatu dute. 10:00-11:00 ELGOIBAR SASOIAN (saio irekia). Kalegoen plaza - Lekueder. 11:00-12:30 // DANTZA URBANOA (saio irekia)Haurrentzako HERRI KIROLAK eta jolasak.Kalegoen plaza - Lekueder. 12:00-13:00 // 14:30-15:30 Haur eta nerabeentzako bazkaria.Maalako parkea. 13:00-14:00 // ITZULIA WOMEN 2024ko lehen etaparen amaiera, Pedro Migel Urruzuno kalean.Jarraian, SARI BANAKETA , Kalebarren plazan. 15:00-19:00 // LOOPING-BIKE 360º eta MOUNTAIN BIKE simuladorea.Maalako parkean. 19:00 // EUSKALDANTZA: erakustaldia, Kalegoen plazan.Jarraian, PATXANGOI ELEKTROTXARANGA, Kalegoen plazatik. 22:00 // MUGI PANDEROA ERROMERIA. Maalako parkea.24:00 // DJ LATXIRONGAK. Maalako parkean.
Morkaiko Eguna ospatuko dute. Elgoibarko Mendi Itzulia, itxulitxoa eta Finalista Eguna egingo dituzte. Aurten bazkaria ere egongo da aukeran.
Erraldoien Topaketa egingo dute: Andoain, Iruña eta Bergarako erraldoiak izango dira protagonista, Elgoibarkoekin batera, eta Mauxitxa txarangak ere hartuko du parte.
Egur arte tailerrak antolatuta X. kaleko margo lehiaketa egingo dute. 18 urtetik gorakoek hartu dezakete parte. Euskarriak parrokiako arkupean jaso behar dira 9:00etatik 10:00etara bitartean, eta lanak 13:00etatik 14:00etara bitartean entregatu beharko dira. Sari banaketa 14:30ean egingo dute. 666 557 538
15 urtetik gorakoentzat bataioa antolatu du Urbizik. Olaizaga kiroldegian.
Harriketarrak taldeko kideek harri zulatze erakustaldia egingo dute, Trinitate jaien barruan.
Harri zulatze erakustaldiaren ondoren argazki rallyaren sariak banatuko dituzte CD Elgoibarreko arduradunek.
Atabal elkarteak antolatuta, nagusien danborrada.
Taupadak aurkeztuko du. "Azkenean iritsi da egun handia! Ospakizunera etortzeko asmoa baldin baduzu, dotore etortzea eskertzen dizugu. Opariak onartuko dira!"