Emakumeentzako hausnarketa saioa egingo dute Loredi Salegirekin. Saio irekia da eta ez da izenik eman behar. Lilan izango da.
Espainia 2024 / 105 min. / Zuz.: Andrea Jaurrieta Ninak umetan hazi zen kostaldeko herrira itzultzea erabaki zuen, poltsan eskopeta bat hartuta eta helburu bat zuela: Pedrori mendekua hartzea, herriak orain omentzen duen idazle ospetsuari. Bere jaioterriarekin, iraganeko oroitzapenekin eta Blas haurtzaroko lagunarekin berriz elkartzeak mendekua bere aukera bakarra ote den birplanteatzera bultzatuko du.