Ludotekak, Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolarekin batera antolatzen du erromeria hau, eta aurten Haritz EDTk ere hartuko du parte.
Herriko gazteei erreferente euskaldunak gerturatzeko programaren barruan, Sua Enparantza dantzari eta aktorearekin solasaldia antolatu dute Mendaron In Leike kultur elkarteak eta Udalak elkarlanean. Haurrei eta nerabeei zuzendutako egitasmoa da, eta haiek izango dute aretoan sartzeko lehentasuna.
Ane San Martin margolari elgoibartarraren erakusketa. Kultur Etxean egongo da ikusgai astelehenetik zapatura 18:30etik 20:30era, hilaren 18ra arte.