Ilumberri Achademiak, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak Karlistadak: XIX.mendeko gerra zibilak... eta gehiago hitzaldi-zikloaren barruan, Karlisten oldarraldia eta ondoko gerra 1833-1839 izenburuko hitzaldia emango du Joseba Agirreazkuenaga historialari eta ikertzaileak.
Antzerki Ferekak saioa antolatu dute Jubilatuen Biltokian antzerki tailerrean ibili direnek. Agertokia ere prestatu dute, eta inaugurazio ekitaldia prestatu dute. Antzezlanaren ostean, luntxa egongo da. Euskaraz izango da.