Hilekoa beldurrik gabe eta naturaltasunez bizitzen ikasteko ikastaroa antolatu du Mendaroko Udalak apirilerako, eta martxoaren 20an zabalduko dute izena emateko epea. Bi orduko bi saio izango dira, apirilaren 12an eta 26an, 18:00etatik 20:00etara, eta gehienez hamabost lagunentzako lekua egongo da.
Umorezko bakarrizketak izango dira protagonista Debako Kultur Elkarteak barikurako antolatu duen emanaldian. barren.eus-ek emanaldirako bi sarrera zozkatzen ditu HEMEN.
Luziano margolari elgoibartarraren lanak jarriko dituzte ikusgai kultur etxean.