Errigorara eskatutako produktuak jasotzeko eguna izango dute herritarrek Mendaron. Jubilatuen ondoko lokalean jaso beharko dira, 18:30eik aurrera
Gazta Eguna antolatu du Mendaroko Udalak. Goienetxe, Egotza, Axeleku eta Mausitxa gaztagileen gaztak eta Mendaroko Ospas eta Etarte baserrietako sagardoa egongo da dastagai. 2 euroan, lau gazta zati dastatu ahal izango dira, eta 5 euroan, bi sagardo trago edan eta lau gazta zati dastatu ahal izango dira.