9:00etatik 14:00etara: baserriko eta Artalde Artisau Taldearen produktuen salmenta Kalebarren plazan. 11:00etatik aurrera, ATABAL DANBORRADA ELKARTEAk pintxoak prestatuko ditu Kalebarren plazan Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin. 12:00etatik 14:00etara, umeentzako tailerra Kalebarren plazan. Tailer hauen helburua da Elgoibarko txikienek garaiko produktuak, bertako animaliak, baserrietako kultura... ezagutzea.
Espainia, 2024. / Zuz.: Alex Montoya / 83 min. Aita hil ondoren, hiru anai-arreba biltzen dira familiaren etxean. Etxebizitzarekin zer egin erabaki behar da, eta hori espero baino zailagoa izango da. 2020an Eisner saria irabazi zuen Paco Rocaren izen bereko eleberri grafikoan oinarrituta.
Espainiako Erregeginaren Kopa jokatuko dute Bartzelonak eta Realak maiatzaren 15ean, Zaragozan (Espainia), eta Mendaroko Udalaren eta Arno Guraso Elkartearen ekimenez pantaila jarriko dute Mendaron, partida ikusteko, udaletxeko arkupeetan. 19:00etan hasiko da partida
Espainia, 2024. / Zuz.: Alex Montoya / 83 min. Aita hil ondoren, hiru anai-arreba biltzen dira familiaren etxean. Etxebizitzarekin zer egin erabaki behar da, eta hori espero baino zailagoa izango da. 2020an Eisner saria irabazi zuen Paco Rocaren izen bereko eleberri grafikoan oinarrituta.
Maiatzaren 17tik 26ra bitartean egongo da ikusgai Ni naiz naizena argazki erakusketa. Kultur Kafean.