Gabonetako zozketako zenbaki saridunen berri eman du Txankakuak

Barren.eus 2024ko urt. 10a, 13:46

Elgoibarko merkatarien elkarte Txankakuak Gabonetako zozketa egin zuen atzo, eta zenbaki saridunak zein diren jakinarazi ditu.

Guztira, 1.800 euro banatu ditu Elgoibarko merkatarien elkarteak, Gabonetan elkartearen baitako establezimenduetan erosketak egin zituztenen artean. 500 euroko bi sari eta 100 euroko zortzi banatu ditu eta hauek dira zenbaki irabazleak.

500 euroko saria eskuratu dutenak:

  • 26.778 (Ordezkoa: 69.473)
  • 66.368 (Ordezkoa: 24.559)

100 euroko saria eskuratu dutenak:

  • 54.171 (Ordezkoa: 09.512)
  • 89.676 (Ordezkoa: 23.827)
  • 68.363 (Ordezkoa: 89.819)
  • 52.403 (Ordezkoa: 32.419)
  • 48.543 (Ordezkoa: 84.918)
  • 08.213 (Ordezkoa: 92.530)
  • 35.671 (Ordezkoa: 72.677)
  • 43.078 (Ordezkoa: 31.844)

Txartel saridunen jabeek otsailaren 9ra arteko epea dute saria jasotzeko.

 

∞Lotura duten albisteak: