Txu-txu trenean gora eta behera dabiltza gaur herriko umeak

Barren.eus 2024ko urt. 3a, 16:00

Elgoibar beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera dute gaur herritarrek, txikienek bereziki, herrigunean gora eta behera dabilen Txu-txu trenari esker.

Gabonetako kanpainaren baitan ekarri du Txu-txu trena Txankakua merkatarien elkarteak, eta, iaz moduan, asko dira trenera igo nahi dutenak. 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era ibiliko da trena kalez-kale, eta Kalegoen plazatik hasten ditu bidaiak. Txankakuako maskotak ere badabiltza kalez kale, puxikak eta oparitxoak banatuz.

2024 01 03 txutxu trena BARREN elgoibar 2

2024 01 03 txutxu trena BARRENsaninaz elgoibar pozik2

2024 01 03 txutxu trena BARRENsaninaz elgoibar maskotegaz

2024 01 03 txutxu trena BARRENsaninaz elgoibar ilara

2024 01 03 txutxu trena elgoibar BARREN