2024/04/15 19:00 - 20:00

Hitzaldia

Aitziber Garmendia aktorearekin solasean

Aitziber Garmendia aktorearekin solasean
Mendaroko udaletxeko udalbatza-aretoan, Mendaro

Herriko gazteei erreferente euskaldunak gerturatu eta euskararen erabilera sustatzeko  asmoz, Aitziber Garmendia aktorea (Zaldibia, 1982) gonbidatu dute Mendarora In Leike kultur elkarteak eta Mendaroko Udalak. Astelehenean, hilaren 15ean, ekarriko dute Garmendia herrira, eta antzerkigintzaz,  umoreaz, euskaraz eta beste hainbat kontuz arituko da, Ainara Argoitia kazetariaren galderei erantzunez. Udaletxeko udalbatza aretoan izango da saioa, 19:00etan. Solasaldia gazteentzako antolatu dute propio, baina gainerako herritarrek ere zabalik izango dute atea.