Frontenis txapelketa egingo dute Mendaron

Barren 2024ko api. 9a, 14:14

Emakume zein gizonentzako frontenis txapelketak antolatu ditu Mendaroko Gazte Asanbladak. 

Ligaxka eran jokatuko dituzte emakumeen zein gizonen txapelketak. Ostiral arratsaldeetan jokatuko dituzte partidak Goñati pilotalekuan, eta uztailaren 20an jokatuko dituzte finalak, santanetako Gazteen Egunean. 

Dagoeneko zabalik dago izen ematea eta herritarrak parte hartzera animatu dituzte Gazte Asanbladakoek. 15 urtetik gorakoek har dezakete parte. Maiatzaren 6a izango da izena emateko azken eguna. Interesatuek 688 821 741 telefono zenbakian eman dezakete izena edo Instgram sare sozialean duten kontura mezua idatzita. Bikoteko 10 euro ordaindu beharko dituzte.