Inauteriak 2024

Inauterietan, santanak ospatu dituzte Mendaro Ikastolako eskola-umeek

Barren 2024ko ots. 10a, 21:49

Santanak ospatu zituzten atzo Mendaro ikastolan egin zuten inauterietako jaialdian. 

Txupinazoa eta guzti irudikatu zuten umeek, eta Katasorgina bera ere jaialdian izan zen atzo. HH3tik LH6ra arteko ikasle eta irakasleek parte hartu zuten jaialdian, eta mailaka banatuta aritu ziren dantzan herri-kirolariak, katasorginak, danbor joleak eta playbackerako mozorrotutako ikasleak. Jaialdi ondorenean, txokolate ogibitarteko bana banatu zieten Arno guraso elkartekoek.