Mendaroko Zuhaitz Eguna, bideoan

Barren 2024ko ots. 7a, 17:02

Mendaroko Udalak, Itziarko Auzo Udalarekin eta Zestoako Udalarekin elkarlanean hasitako ekimenaren barruan, 200 haritz-landare landatu zituzten Mendaron joan zen domekan.

Arno guraso elkarteak ere dei egin zuen Zuhaitz Egunean parte hartzera, eta 60 bat lagun aritu ziren landaketan, Plaza auzoan, Goikola baserri gaineko lur-sailean. Naturtzaindiko Iñaki Aizpuru biologoak eman zituen azalpenak eta aitzurrak hartuta aritu ziren haur eta helduak, hemen bertako arbolak sartzen. 

Ikus Argazki-bilduma: