Mera Peak (Mendiko errezetak)

Namaste! Himalaiatik bueltan gaude, Euskal Herriko garaiera egokitzen ;-)

Uda zoragarria izan da aurtengoa, Pirinioetan eta Alpeetan. Kataluniako eta Aragoiko Pirinioetan hainbat amets betetzeko aukera izan det: Carros de Foc hirugarren urtez lagun artean, Palas mendia estreinakoz, Infiernoak enegarrenez baina neronek bakarrik igotzea (nire lehen hirumilakoa bakarrik!!!), Llosas-Aneto eta Maladetako ertz zoragarriak, eta abar.

2021 11 12 mera peak mendiko errezetak ainhoa lendinez 2 mahoma

2021 11 12 mera peak mendiko errezetak ainhoa lendinez 3 carrosdefoc

2021 11 12 mera peak mendiko errezetak ainhoa lendinez 4 palas balaitus

2021 11 12 mera peak mendiko errezetak ainhoa lendinez 5

2021 11 12 mera peak mendiko errezetak ainhoa lendinez infiernos

2021 11 12 mera peak mendiko errezetak ainhoa lendinez 7 aneto

2021 11 12 mera peak mendiko errezetak ainhoa lendinez torremarfil

2021 11 12 mera peak mendiko errezetak ainhoa lendinez 9 maladeta

Astebeteko lanaldiaren ostean, Chamonixera joan ginen. 10 bat urte dira jada Alpeetara joaten hasi nintzela. Eskiatzera, alpinismo pixka bat egitera edo dortsala jantzita lasterketaren batera. Mendien paradisua iruditzen zait beti.

2021 11 12 mera peak mendiko errezetak ainhoa lendinez 10 cosmicos ertza

2021 11 12 mera peak mendiko errezetak ainhoa lendinez 12 les gailands

2021 11 12 mera peak mendiko errezetak ainhoa lendinez 13 montblanc b1

2021 11 12 mera peak mendiko errezetak ainhoa lendinez 14 montblanc 2

2021 11 12 mera peak mendiko errezetak ainhoa lendinez 15 travesia

Alpeetatik bueltan, lehenik eta behin, dortsalari beldurra kendu eta hiru mendi lasterketa egiten ausartu nintzen. Bi urtean lehen aldiz dortsala soinean! Beriaingo kilometro bertikala, Canfrancekoa eta Aratzekoa egin nituen. Sentsazio gazi-gozoekin baina oso pozik asko entrenatu gabe ere bihotza azkartzen zela ikusita :-)

2021 11 12 mera peak mendiko errezetak ainhoa lendinez 16 beriain

Alpeetako egonaldia oraindik ahaztu gabe neukala, baina, mendi garaietarako gogoz sentitu nintzen. Eta halaxe, egun batetik bestera, lagun batekin hitz egin eta Nepalerako bidaia prestatu genuen, 5 emakumek.

2021 11 12 mera peak mendiko errezetak ainhoa lendinez 17 merapeak1

2021 11 12 mera peak mendiko errezetak ainhoa lendinez merapeakzubia

Ederra bezain gogorra izan da. Gure arteko giroa eta ikuspegia azpimarratuko nituzke. Gogortasunari dagokionez, berriz, garaiera (eguraldi txarra tarteko aklimatazio egun gutxiago egin behar izan genituen) eta hotza. Etxeko epelarekin asko akordatu naiz, eta dalbat-a gustuko daukadan arren, hemengo janarekin ere bai. Sukaldean aritzeko gogo biziz etorri naiz eta buelan hainbat errezeta probatu ditut, quiche edo barazki-pastel zoragarri hau, tartean. Adi osagarriei!

  • Kipula
  • Porru bat
  • Ziazerbak
  • 100 gramo anakardo
  • 120 ml olo esne
  • Patata bat (aukeran)
  • Kalabazina (aukeran)
  • Hostopila (glutenik gabekoa)
  • Oliba olioa
  • Piperbeltza

2021 11 12 mera peak mendiko errezetak ainhoa lendinez osagaiak

Zartagin batean oliba olio pixka bat jarri eta egin kipula. Erantsi patata, kalabazina eta porrua. Bitartean, birrindu olo esnea eta anakardoak makinan. Barazkiak horitzen hasten direnean gehitu ziazerbak eta egin beste pixka bat. Gehitu esne eta anakardo orea eta jarri hostopilaren gainean. Sartu labean eta egin 30 minutuz 180 graduan. Zaporea izugarri gustatzen zaigu etxean!

2021 11 12 mera peak mendiko errezetak ainhoa lendinez janaria

Horixe gaurkoz, Karakateko eta Aizkorriko garaierara egokitzen jarraituko degu, baina Himalaiako eta mendi garaietako ilusioak ere mahai gainean direla ;-)

2021 11 12 mera peak mendiko errezetak ainhoa lendinez 18 katmandu