Ikastolaren Eguna: Bizia delako

Ekainaren 2an Ikastolaren eguna ospatuko da ikasturteari jai giroan bukaera emateko. Ekintzaz beteriko eguna izango da.

Goizeko 10:30etan plazatik ikastolaraino kalejira izango da. Ikastolan bertan ekintza desberdinak egongo dira: haur, irakasle eta gurasoentzat jolasak, puzgarriak, tonbolak… eta sorpresa ugari ere izango dira. Eguna borobiltzeko bazkaria eta dantza antolatu dira. Egitarau osoa hemen: www.elgoibarikastola.eus