Woody Allenen azken filmak inauguratuko du gaur Donostiako Zinemaldiaren 68. edizioa

Butaka gorri honetatik zinemaldietako pantailei begira jarriko gara. Pandemia urte honetan Donostiako eta Elgoibarko Iñaki Agirre zinemaldiak egingo zirela jakiteak albiste onak izan ziren. Iritsi da eguna!

2020 09 18 Butaka gorria barren komunitatea RifkinsFestival Posterra 22310

 Edizio berezia izango da aurtengoa, baina, zorionez, -eta segurtasun neurri handiekin-, baina ohiko erara egingo den Zinemaldiari hasiera emango zaio gaur. 68. Edizioa Woody Allenek iaz Donostian filmatu zuen “Rifkin’s festival” pelikulak estreinatuko du.

2020 09 18 Butaka gorria barren komunitatea RifkinsFestival Filmearenargazkia 22448
Pelikularen filmaketak Donostia aztoratu zuen iaz, grabazioak hainbat gune itxiarazi zituen iazko udan; batzuen haserrerako, eta besteen pozerako. Errodajea interesez jarraitu zuten batzuk eta eragozpenak besterik ez zizkieten ikusi besteek. Urtebete beranduago interesa piztu du filmak, nola agertuko da Donostia?
Orain egun batzuk ikusi ahal izan dugu filmaren trailerra, beraz, norberak epai dezala orain arte eskura ditugun irudi hauetan, nola ikusten duen Gipuzkoako hiriburua.
BIDEOA:

 • Sinopsia
Rifkin's Festival filmak Donostia Zinemaldira doan bikote estatubatuar baten istorioa kontatzen du. Senar-emazteak liluratuta geratuko dira zinema-jaialdiarekin eta lekuaren edertasun eta xarmarekin, baita zinemaren munduaren fantasiarekin ere. Emazteak affaire bat izango du zinema-zuzendari frantziar nabarmen batekin eta senarra hirian bizi den emakume polit batekin maiteminduko da. Amaiera dibertigarriko komedia erromantiko bat dakar oraingoan Allen-ek.

2020 09 18 Butaka gorria barren komunitatea RifkinsFestival Filmearenargazkia 21122

 • WOODY ALLEN DONOSTIAN

New Yorkeko zinemagilearen ibilibidea luzea da bai zuzendari, gidoilari zein aktore gisa. Zinemaldian behin baino gehiagotan izan da eta bere hainbat film ikusi ahal izan ditugu bertan. 2004an Donostia saria jaso zuen eta urte hartan ere berak eman zion hasiera jaialdiari. 'Melinda and Melinda' filmak ireki zuen edizio hura.

2020 09 18 Butaka gorria barren komunitatea RifkinsFestival Zuzendariarenargazkia 21253 2020 09 18 Butaka gorria barren komunitatea RifkinsFestival Filmearenargazkia 22441


 •
ADITUEI IRITZI ESKE

Jokin Martinez, Ongarri Zineklubeko kideari film honi buruzko iritzia eskatu diogu eta honakoa adierazi du: “Eskarmentu handiko zuzendaria da eta pelikula onak egin ditu baina azkenaldian filmak goxatzeko formula aurkitu du eta horretara jotzen du. Donostian grabatu zuen, guri gertu geratzen zaigu eta gertutasun horrek morboa ematen dio, ea Donostia nola agertzen den pelikulan. Emaitza ona izan daiteke baina ez dut uste bere pelikula onena izango denik”.
Hurrengo egunetan jakingo dugu nolako harrera izan duen Donostian filmaturiko bere azken lanak.