'Zinegoak' jaialdiko filmak ikusgai Elgoibarren

Martxoaren hasieran Bilbon egin zen Zinegoak jaialdiko filmak iritsiko dira Elgoibarrera apirilaren 21ean eta 28an Ongarri eta Udaleko Berdintasun Sailaren eskutik.

 

Azken urteetan egin den moduan, behin zinemaldia bukatuta, Zinegoaken hedapena hasten da. Gaylesbitrans Zinemaren eta Arte Eszenikoen jaialdiak duen Hedapena jardueraen bidez, bertan aurkeztutako lanak hainbat herritan ikusteko aukera izaten da. Jarduera hau are garrantzitsuagoa bihurtu da aurten, izan ere, konfinamendu perimetrala ezarrita zegoen zinemaldiak iraun zuen bitartean.

Elgoibarren bi emanaldi egingo dira. Lehenengo emanaldian film laburragoak ikusteko aukera izango da, sei guztira. Bigarren emanaldian, Valentina film luzea izango da ikusgai.

'Red bay'

2021 04 16Red Bay

Datorren asteazkeneko emanaldiko lehenengo filmak Hondarribiara eramango gaitu. Jose Antonio Cortés Amunarrizek zuzenduriko filmak 1943.urtean kokatuko gaitu. Martin gazteak familiaren baserrian lan egiten du eta haren ama, Comette, sare klandestinoan dabil. Martinek bizitza betiko aldatuko dion harreman bat biziko du pilotu iheslari batekin. Filmak 29 minututako iraupena du.

 'Hemen, gaur, berriz'

2021 04 16 Hemen Gaur Berriz

Aitor Gametxo Zabalak 9 minutuko lana osatu du dokumentala eta fikziozko zertzeladak nahasiz. Bitor eta Mikelek Bilboko Aste Nagusian ezagutu dute elkar. Lehenengo begirada berezia izango da bientzat, baina desberdin gogoratuko dute.

'La amante'

2021 04 16 laamante

Patri Cruzek zuzendutako “La amante” lanak jaso zuen Film laburraren saria. 11 minututan berriz elkartzen diren bi emakumeren istorioa kontatzen du. Senarraren hiletan, Tetek (70) Angelaren (65) ezusteko bisita jasoko du, eta iraganeko sentimenduak piztuko zaizkio.

'Leo y Alex en pleno siglo XXI'

2021 04 16 Leo y Alex en pleno siglo XXI

Eva Libertad eta Nuria Muñoz zuzendarien (7 minutuko) fikziozko istorioak bi protagonista ditu. Alex bere ohean esnatuko da gauean parranda egin ondoren, ondoan Leo duela, bere pisukidea. Leo ez da gogoratzen nola amaitu duen han. Goiz horretatik aurrera, ezer ez da gauza bera izango bi nesken artean.

'Mall' 

2021 04 16 MALL 7

Alemanian ekoitzitako fikziozko filma da hurrengoa. 7 minutuko iraupena du Jerry Hoffmannek zuzendutako lanak eta lapurreta baten ondorioak ditu aztergai. Didi, mutil barnerakoi bat, jostailu bat lapurtzen harrapatuko dute eta haren aitak, ez du asmatuko nola jokatu.

 'Karaoke' 

2021 04 16 Karaoke

Martinek bidai bat hasi behar du eta bezperako gauean jai bat antolatuko dute. Han egongo da Nacho, bere lagun minaren neba. Zenbait trago hartu eta karaokean abesti erromantikoak kantatu ondoren, lehen aldiz konturatuko da maiteminduta dagoela. Axel Rezinovskyk zuzenduriko fikziozko istorioak 17 minututako iraupena du.