'Valentina': Transexualitatea ardatz duen film brasildarra proposatzen digu Ongarrik asteazkenerako

Valentina, 17 urteko gazte bat, landagunera joan da bizitzera amarekin berriz hasieratik hasteko asmoz. Eskola berrian besteek zapaldu ez dezaten, Valentinak bere izen soziala erabiliko du, bere trans-izaera sekretupean gordeta. Hala eta guztiz ere, Valentinari eta haren amari arazo bat sortuko zaie institutuan gurasoen bigarren sinadura eskatzen dietenean.

Film independente baten aurrean gaude, nazioarteko zinemaldietan kritika onak eta sariak jaso dituen lan baten aurrean: Valentina (2020). Jair Bolsonaro presidentetzat duen herrialdeak egun bizi duen homofobia eta transfobia giroa gaindituta, Brasilgo zinema arriskuak hartzen ari da eta hau da adibideetariko bat. Urteak daramatzate bertako zinegileek film interesgarri batzuk aurkezten. 10 urte pasa dira jadanik, Txileko Santiagoko Cine Arte Alamedan, “Elvis y Madona” (2010, Marcelo Laffite) komedia ikusi nuenetik.

Goi mailako drag show bat egitearekin amesten dute transexual baten eta argazkilari lesbiana baten arteko maitasun istorioa da. Horrez gain, aipatu nahiko nuke komedia brasildarra hartu zuen Cine Arte Alameda ere, bertan ikusten diren filmek bezalaxe, zailtasun asko izaten ari da bizirauteko eta azkenean sute batek aretoa itxi zuen iaz. Hala ere, ate birtualak irekita mantentzen ditu eta ateak zabalduko dituen esperantza ez dut galtzen.

2021 04 22 butakagorria

Zinegoaken hedapenari Valentina filmak emango dio amaiera aurten Elgoibarren.