El Olvido que seremos

El olvido que seremos filmak Donostiako zinemaldia itxi zuen iaz, film iberoamerikar onenaren Goya irabazi zuen eta Oscar sarietan nazioarteko filmen kategorian behin betiko zerrendan sartzeko zorian egon zen. Hori da Iñaki Agirre Zinemaldiak larunbat, igande eta astelehenerako egiten digun proposamena.

Filmak 70. Hamarkadako Colombiara eramango gaitu eta guretzat Javier Cámara izango da Héctor Abad Gómez medikua eta giza eskubideen aldeko aktibista. Fernando Truebaren azken filma, izen bereko liburuan oinarrituta dago eta idazlea Héctor Abad Faciolince da, aktibistaren semea eta filmeko pertsonaietariko bat. Truebaren esanetan, idazlearekin harremana bikaina izan da eta adiskidetasuna mantentzen dute.

2021 09 16 butaka gorria el olvido que seremos fernando trueba

Fernando Truebak bere ibilbide luzean lan asko aurkeztu ditu Donostiako zinemaldian baina gogora dezagun El artista y la modelo (Sail Ofiziala, 2012) lanarekin Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra jaso zuela.
Bestetik, El milagro de Candeal aurkeztu zuen Belodromoan 2004an zinea eta musika uztartuz, aurkezpen berezia izan zen hura. Lehenengo pelikula ikusi genuen eta ondoren filmeko protagonistek, Bebo Valdés eta Carlinhos Brownek, kontzertua eskaini zuten.

2021 09 16 butaka gorria el olvido que seremos 1
SINOPSIA
El olvido que seremos filma bihotz oneko gizon bati buruzkoa da; Héctor Abad Gómez mediku, unibertsitateko irakasle eta giza eskubideen aldeko aktibistari buruzkoa. Filma 70eko hamarkadako Medellín polarizatu eta bortitzean girotuta dago. Istorioak mediku horren bizitza kontatzen du, seme-alabez ez ezik, klase behartsuenetako umeez ere kezkatzen zen aita baten bizitza, hain zuzen. Eszenatokia: etxea, tolerantzian eta maitasunean oinarrituriko hezkuntza batek berezko dituen bizitasunez eta sormenez beteriko tokia. Erabat ezustean, alaba bat minbiziaz jota hilko da. Galera horrek eragindako tristurak eta amorruak bultzatuta, Hectorrek begiak irekiko ditu eta erabat intolerantea den gizarteaz ohartuko da. Kontakizun intimoa, protagonistaren seme bakarraren –He´ctor Abad Faciolinceren– begietatik ikusia.

FILMAREN TRAILERRA: