La mujer del espia

“La mujer del espía” film japoniarra ikusteko aukera izango da larunbat, igande eta astelehenean. Iaz Donostiako zinemaldiko Perlak saila inauguratu zuen filmarekin emango zaio aurten amaiera Elgoibarren iraileko zine zikloari.

 

fp 680442 21183

Kiyoshi Kurosawak zuzendari onenaren saria jaso zuen Veneziako Mostran eta Perlak sailaren barruan ikusi ahal izan genuen Zinemaldian. Sail honek nazioarteko beste jaialdi batzuetan sariak edo kritika onak jasotako lanak biltzen ditu.

Kurosawa

SINOPSIA
Japonia, 1940. Bigarren Mundu Gerra hasi aurreko gauean, Yusaku Fukuharak, tokiko merkatari batek, gauzak okerreko nodabidea hartzen ari direla sentituko du. Emaztea etxean utzi eta Mantxuriara joango da ilobarekin. Han, Yusaku gertakari anker baten lekuko izango da kasualitatez, eta munduari ezagutzera ematea erabakiko du. Hasieran egoera gaizki ulertuko du emazteak, baina senarraren benetako asmoak ezagutu ondoren, edozer egingo du haren segurtasuna eta zoriontasuna bermatzeko. 

Ikuslea emakume protagonistarekin batera apurka-apurka joango da gertatzen denaren berri izaten eta filmaren amaierara arte mantenduko du jakinmina.

Film honekin emango zaio amaiera 2021eko Iñaki Agirre zinema zikloari eta datorren urtera arte itxaron beharko dugu film asko egun gutxitan ikusteko. Bertan, Donostiako zinemaldian eta nazioarteko gainerako film jaialdietan arrakasta izan duten pelikula bat baino gehiago jarraian ikusteko aukera itzuliko da. Bitartean, film interesgarriez gozatzeko aukera izango dugu Ongarriren asteazkenetako emanaldietan.