As in heaven

As in Heaven (Zeruaren legez) filma joan den larunbateko irabazleetako bat izan zen Donostiako zinemaldian. Zuzendari onenaren eta Interpretazio Nagusi Onenaren Zilarrezko Maskorra jaso zituen. Azkuna Zentroak Bilbon ikusteko aukeratu du (gaur 19:30etan) Sail Ofizialeko film hau.

 

Fotograma 3

Aurten interpretazio sariei dagokienez aldaketa bat izan da. Orain arte gizonezko eta emakumezko Interpretazio onenaren saria ematen zen baina aurten aldatu egin da, ez dago genero banaketarik, saria bakarra da. Hala ere, aurten bi aktorek jaso dute, biak emakumeak. As in Heaven filmeko protagonistak, Flora Ofelia Hofmann Lindahlek eta Jessica Chastainek (Tammy Fayeren begiak) ex aequo jaso zuten.

Fotograma 1

Sinopsia

XIX. mende amaieran girotuta dago film daniarra. Lise 14 urteko neskak pozez hasten du eguna, neba-arrebetatik zaharrena da eta familiako lehena izango da eskolara joaten, itxaropenez eta konfiantzaz beteta ikusten du etorkizuna. Baina ama erditzen ari dela, egoera iluntzen hasiko da Liserentzat eta bere etorkizuna kolokan ikusiko du.

Tea Lindeburg, zuzendaria

Tea

Netflixeko Equinox telesailaren sortzailea da eta Du som er i himlen da bere lehen film laburra. Aurretik hainbat film labur zuzendu zituen eta Danimarkako telesail atalak baita ere. Bigarren luzemetraiarekin iritsi da Donostiara. Pozez jaso zuen larunbatean saria eta orain arteko ibilbidea errepasatu zuen.