Asteburuan haurrentzako filmak

Azkuna zentroak Donostiako zinemaldiarekin elkarlanean antolatzen dituen emanaldiek berrikuntza dakarte aurten: haurrentzat ere filmak izango dira. Alemaniako bi animazio lan ikusteko aukera izango da: Elfinak eta Dragoiaren gidaria. Larunbatean eta igandean 12:00etan.

 

DRAGOIAREN GIDARIA 960x960

DRAGOIAREN GIDARIA

Gizakiek dragoiak bizi diren harana inbaditzearekin mehatxatzen dutenean, Firedrak, zilar koloreko herensuge gaztea irtenbide baten bila hasten da. Gauean Sorrelekin, bere lagunik onenarekin ihes egingo du. Horrela ekingo diote biek “Zeruaren ertza” toki mistikoa bilatzeari. Bi pertsonaia hauen bidez 91 minutuko abentura batean murgilduko gara. Tomer Eshedek zuzendutako filma da.

ELFINAK

ELFINAK 960x960

200 urte baino gehiago daramatzate elfkinek lur azpian bizitzen, lurrazaleko mundutik ezkutatuta, eta gizakiekin inolako harremanik izan gabe. Halako batean, Elfie-k, Kipp-ek eta Buck-ek lurrazalera igotzea erabakiko dute.

Azkuna zentroan ikusiko ditugun bi filmak Donostiako Zinemaldiak urtero antolatzen duen Haurrentzako Zinema sailekoak dira.

Familiei zuzendutako filmez gain, gaur arratsaldean Donostian Sail Ofizialean ikusi ahal izan genuen Arthur Rambo, Laurent Cantet zinegilearen lana ikusteko (19:30) aukera izango da. Guztiz gomendagarria.

Bihar, larunbata, Marocco (18:30), Emanuel Pârvu zuzendariaren bigarren filma eta Venezian aurkeztutako Xavier Giannoliren Les Illusions Perdues (20:30) izango dira ikusgai. Eta igandean, Noémi Merlanten Mi Iubita, mon amour eta François Ozonen Tout S’est Bien Passé.