Agur, Seminci 2021!

Last Film Show”, Indiako Pan Nalin zuzendariaren filma izan da garaile Semincin, Valladolideko Nazioarteko Zinemaldian.

Kutsu autobiografikoa duen filma da eta bertan, zuzendariak zinemari omenaldia egiten dio. Samay, 9 urteko haur batek zineman lehen aldiz film bat ikusten duen unea du hizpide. Kritikariek "Indiako Zinema Paradisua" dela ere esan dute.

Seminciko 66.edizioko sarien zerrenda:

https://www.seminci.es/2021/66-seminci/last-film-show-del-cineasta-indio-pan-nalin-gana-la-espiga-de-oro-de-la-66-semana-internacional-de-cine-de-valladolid/

Valladoliden eta Filmin plataformaren bidez ikusi ahal izan ditudan filmen artean nik neure aukeraketa egin dut.

LABURMETRAIEN ARTEAN AFFAIRS OF THE ARTS ETA LES CRIMINELS

 Affairs of the Art

Joanna Quinn zuzendariaren Affairs of the Art (Asuntos del arte) animaziozko filma izan da laburmetraien atalean garaile. Horrez gain, Europako film labur onenaren saria ere irabazi du, eta horrek automatikoki European Film Awards, hau da, Europako Zinema Sarietarako hautagai bihurtzen du.

 Les Criminels

Les Criminels” (Los Criminales) izan da atzerriko laburmetraia onenaren saria jaso duen lana. Turkiako hiri batean, bikote gazte bat intimitate bila ari da baina hoteletan ezkontza agiria ez izateagatik ez diete logelarik ematen. Horri irudimenez aurre egiten saiatuko dira.

LUZEMETRAIEN ARTEAN: “HIVE” ETA “HAPPENING”

Hive” (La colmena) laneko protagonista den Yllka Gashik aktore onenaren saria jaso du.

HIVE

Gashik Fahrijeren papera hartzen du eta Kosovoko gerraren ondorioak biziko ditu. Bere senarra desagertuta dago eta atsekabe hori jasateaz gain, bere familiaren egoera ekonomikoari aurre egin behar dio. Familia eta herriko gainerako emakumeak laguntzeko asmoz negozio txiki bat abiarazten du baina herrikideek ez dute erabakia begi onez ikusiko. Benetako bizipenetan oinarrituriko film interesgarria da. 

 

 

Happening

L’événement” (“Happening” / El acontecimiento”) filmak Venezian Urrezko Lehoia lortu du aurten. Audrey Diwanen lana Semincin ikusteko aukera ere izan da egunotan. 60ko hamarkadan, Frantzian, abortatzeko zailtasunak ditu hizpide pelikulak. Une batzuetan gogorra egiten bada ere, lanak harrera ona izan du.