Gaur inauguratuko dute Donostiako 70. Zinemaldia

Azken bi urteetako distantzia mugak desagertu dira eta jendea jadanik Maria Cristina hotelaren inguruan pilatu da lehenengo izarrei ongietorria egiteko.

Ondorengo orduetan, zinema munduko aurpegi ezagun asko espero dira Donostian eta horrek alfonbra gorriaren inguruan jende asko bildu ditu. Bestetik, zinemazale asko ikusi ditugu goizeko bederatzietan hasi diren emanaldietara sartzeko prest. Hasiberri den 70.edizioan, Juliette Binoche aktoreak eta David Cronenberg zuzendariak jasoko dituzte Donostia sariak.

 • MODELO 77

Zinemaldiko sail ofizila “Modelo 77” filmak inauguratuko du lehiaketatik kanpo badago ere. Alberto Rodríguezen azken lanak Bartzelonako Modelo 77 espetxera garamatza. 70.hamarkada bukaeran girotutako lana da.

Modelo77 Fotopelícula 27703

 • SINOPSIA

Manuel kartzeleratu egiten dute desfalko bat egiteagatik eta epaitu gabe, 6 eta 8 urte bitarteko zigorrari aurre egin beharko dio. Zigor hori neurriz kanpokoa da egindako delituarentzat eta borroka ekarriko du. Adiskidetasun, elkartasun eta askatasun historia da, benetako gertaeretan oinarritua.

 • ALBERTO RODRIGUEZ ZUZENDARIA

Modelo77 Fotodirector 26049

Alberto Rodríguezek “El factor Pilgrim” (2000) filmarekin aipamen berezia jaso zuen New Directors sailean. 2005ean “7 virgenes” lanarekin Gizonezko Aktore Onenaren saria jaso zuen Juan José Ballestak. 2014an “La isla mínima” filmak Gizonezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra (Javier Gutiérrez) eta Argazki Onenaren Epaimahaiaren Saria lortu zituen. 2016an, “El hombre de las mil caras” lanak Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra eman zion Eduard Fernándezi. Aurten, bi aldiz agertuko da Sail Ofizialean: Modelo 77 filmarekin eta Apagón telesailarekin.

peter von kant 94865

 • PETER VON KANT

Zinemaldian ohikoa den François Ozon zuzendari frantsesak emango dio hasiera Perlak sailari. Berlineko azken zinema jaialdian izandako arrakastak ekarri du Donostiara “Peter Von Kant” filma. Igandean, sarrerak salgai jarri ziren lehen egunean agortu ziren ia gehienak.

PetervonKant Fotopelícula 26040

 • SINOPSIA

Peter Von Kant zuzendari ospetsua bere laguntzaile Karlekin bizi da baina tratu txarrak ematen dizkio. Sidonie aktoreari esker, Amir –jatorri apaleko gazte eder bat– ezagutu eta harekin maiteminduko da. Etxea partekatzea proposatu eta zinemaren munduan sartzeko laguntza eskainiko dio Peterrek Amirri.

PetervonKant Fotodirector 26041

 • FRANÇOIS OZON ZUZENDARIA

François Ozon (Paris, 1967) zinemagileak Urrezko Maskorra eta gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria irabazi zituen Donostia Zinemaldian Dans la maison (2012) filmagatik; filmografia zabala du: Sous le sable (Sail Ofiziala, 2000), 8 femmes (Perlak, 2002), Swimming Pool (Perlak, 2003), Le refuge (2009), Epaimahaiaren Sari Berezia Zinemaldian, Jeune et jolie (Perlak, RTVE-Beste Begirada Saria, 2013), Une nouvelle amie (Sail Ofiziala, 2014), Grace à Dieu (2018), Epaimahaiaren Sari Handia Berlinalen, Été 85 (Sail Ofiziala, 2020), Tout s'est bien passé (Perlak, 2021), besteak beste. Peter von Kant bere lan berriak aurreko Berlinale jaialdia inauguratu zuen.

Gaurtik aurrera ikusi ahalko diren bi proposamen besterik ez dira, aukera zabala da.