Red Rocket filmak itxiko du Iñaki Agirre Zinemaldia

Iaz Donostiako zinemaldiko Perlak atalean izan zen ikusgai filma. 

 

SINOPSIA

Mikey Saber, gain behera egin duen porno-izarra, bere jaioterrira itzuliko da, Texaseko hiri txiki batera, baina askok ez dute berriz ikusi nahi. Horrek zailtasunak ekarriko dizkio bizitza berria hasteko unean. Filma Donostiako zinemaldiko Perlak sailean ikusgai izan zen iaz. Perlak sailean, nazioarteko zinemaldietan arrakasta izandako lanak ikusteko aukera izaten da, eta Sean Baker zuzendariak Cannesen aurkeztutako lana hala iritsi zen Donostiara.

 

SEAN BAKER ZUZENDARIA

ZUZENDARIA SEAN BAKER

New Jerseyko zuzendariak 2000.urtean aurkeztu zuen bere lehen lana: Four Letter Words. Zenbait lanen ondoren 2015ean, Tangerine, Sundanceko zinemaldian aurkeztu zuen eta 2017an arrakasta handia lortu zuen The Florida Project lanarekin. Filma Perlak sailean ikusteko aukera izan zen Donostian. Ondoren, Willem Dafoe aktoreak gizonezko aktore onenaren Oscar sarirako izendapena lortu zuen, besteak beste. Iaz Sean Bakerrek “Red Rocket” lana Perlak sailean aurkeztu zuen beste behin.

Film honek itxiko du aurtengo Iñaki Agirre zinemaldia igandean baina ziur datorren urtean ere proposamen berriak ekarriko dituztela.

 

EMANALDIAK

24, zapatuan 19:00etan eta 22:15etan, jatorrizko bertsioan

25, domeka 19:00etan

26, astelehena 21:00etan

Iraupena: 130’

Zuzendaria: Sean Baker