'Dispararon al pianista' animaziozko filma estreinatuko dute sail ofizialean

Erabiltzailearen aurpegia Butaka Gorria 2023ko ira. 23a, 09:43

“Chico eta Ritaren” egileek elkarlanean sorturiko duten bigarren lanak interesa piztu du.

 

Zinemaldiaren bigarren egunean “Dispararon al pianista” filma izango da ikusgai sail ofizialean. Atzo Miyazakiren lanak inauguratu zuen zinemaldia, gaur Fernando Trueba eta Javier Mariscalen pelikula iritsi da eta bihar ere badago animaziozko pilula, Isabel Hergueraren “El sueño de la sultana”. Animazioak protagonismoa hartu du 71.edizio honetan.


SINOPSIA
Musikan aditua den New Yorkeko kazetari batek ikerketa bati ekingo dio, Vinicius de Moraes eta beste musikari ospetsu batzuekin jo zuen Tenorio Jr. pianista brasildarraren desagertze misteriotsua argitu nahian. Jazz eta bossa nova erritmoko animaziozko thriller honek inflexio-puntu bat ezartzen du Latinoamerikako kontinentean erregimen totalitarioak nagusitu aurreko garaian.

2023 09 23 fotograma2

 

ZUZENDARIAK: FERNANDO TRUEBA ETA JAVIER MARISCAL

2023 09 23 TruebaMariscal3

Fernando Truebak (Madril, 1955) eta Javier Mariscal diseinatzaileak (Valentzia, Espainia, 1950) Chico y Rita (2010) filmean egin zuten lehendabizikoz lan elkarrekin. Animaziozko film onenaren Goya saria irabazi zuen lan horrek eta Oscarretarako hautagaia izan zen kategoria horretan.
• Opera prima filmarekin egin zuen debuta Fernando Truebak, 1980an, Venezian eta Chicagon saritu zuten.
• Belle époque filmak 1993an, atzerriko film onenaren Oscar saria eta bederatzi Goya jaso zituen.

Donostian Truebak hainbat lan aurkeztu ditu:

• Mientras el cuerpo aguante (Sail Ofiziala, 1982).
• El milagro de Candeal (Belodromoa, 2004).
• El baile de la victoria (Sail ofiziala, lehiaz kanpo, 2009).
• El artista y la modelo (Sail ofiziala, 2012, Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra).
• El olvido que seremos (Sail ofiziala, lehiaz kanpo, 2020). 

Dispararon al pianista / They Shot the Piano Player Trueba eta Mariscalek elkarrekin egindako bigarren filma da (Mariscalen bigarrena).