Kortariako gazta eta Izetako sagardoa gailendu dira baserritarren eguneko lehiaketetan

Barren.eus 2022ko abu. 27a, 15:12

Baserria eta honen ingurukoak dira gaur festaren ardatz, Baserritarren Eguna baita gaur, sanbartolomeetako azkenaurrekoa. Goizean bi lehiaketa ere jokatu dituzte, gazta eta sagardo txapelketak; eta, Lekarozera eta Aiara joan dira lehen sariak.

Sallobente elkarteak antolatuta, Sagardo Txapelketa eta dastatzea egin dute Kalegoen plazan. Lehiaketari dagokionez, 37. ekitaldia izan da aurtengoa, eta Astigarragako bi sagardo sailkatu dira bigarren eta hirugarren postuetan. Epaimahaikideek Alorreneako sagardoari eman diote bigarren saria eta Petritegi sagardotegikoari hirugarrengoa. Irabazlea, berriz, Aiako Izetako sagardoa izan da. Lehiaketako aurkezleak adierazi duen moduan, herri kiroletan ez ezik, sagardogintzan ere primeran moldatzen dira izetatarrak.

Kalamua elkarteak antolatzen duen sanbartolomeetako gazta lehiaketan, berriz, hamazazpi gazta lehiatu dira. Epaimahikideek sei aukeratu dituzte finalerako eta Kortariako gaztak, Baztango gazta entzutetsuak eskuratu du lehen saria. Arabako Azkarra gaztandegia sailkatu da bigarren postuan eta Ipiñaburuko gaztak lortu du hirugarren saria.

2022 08 27 baserritar eguna gazta lehiaketa BARREN

∞Lotura duten albisteak: