Ohorezko Matrikuladun bost ikasle Elgoibarko Institutuan

Barren.eus 2018ko eka. 19a, 12:41

Ohorezko matrikulak lortu dituzte IES Elgoibar BHI institutuko bost ikaslek, denak emakumeak.

IES Elgoibar BHI institutuko bost ikaslek, denak emakumeak, eskuratu dituzte aurten ohorezko matrikulak.

Elgoibarko institutuko arduradunek jakinarazi dutenez, argazkian ageri diren bost ikasleeak izan dira espediente akademiko onena lortu dutenak. Ezkerretik eskuinera: Sara Lili Gonzalez, Julia Ron Soto, Irene Makazaga Nuñez, Ainhoa Leyaristi Oñederra eta Haizea Egaña Unanue.
Batxilergoko ikasleek amaitu dute ikasturtea eta selektibitateko behin betiko emaitzen zain daude orain. Era berean, Instituak diploma banaketa ekitaldia antolatu du ekainaren 29rako. Herriko Antzokian izango da, 19:00etan.