Irukurutzeta Eguna ospatu zuten mendizaleek domekan

Barren 2024ko mai. 7a, 13:15

Inguruko herrietatik joandako lagunak Irukurutzeta gainean. Arg: Mikel Valero.

Inguruko herrietako mendizaleen eta naturzaleen topagune izan zen Irukurutzetako gaina domekan.

Aspalditik datorren ohitura da maiatzeko lehen domekan Irukurutzeta Eguna ospatzearena, eta apal-apal bada ere bizirik jaraitzen du ospakizun honen txingarrak. Eguraldia lagun, goizean zehar, berrogeita hamarren bat mendizale batu ziren Irukurutzetan, inguruko herrietatik joandakoak: Soraluze, Elgoibar, Azkoitia, Osintxu...  Egun honetan ohitura duten moduan, salda eta txorixoa banatu zituzten, eta lagunartean ospatu zuten eguna, ingurune paregabean.