Familientzako erromeria antolatu dute maiatzaren 3rako

Barren 2024ko api. 30a, 09:48

Erromerietarako dantzak ikasi eta dantzatzeko aukera izango maiatzaren 3an, barikuan, Azkueko berdegunean.

Famientzako erromeria antolatu du Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak, Udal Ludotekarekin, Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolarekin, Haritz Euskal Dantzari Taldearekin eta Sar Roke lokal sozialarekin batera. Azkueko berdegunean egingo dute erromeria, maitzaren 3an, 17:30etik aurrera.

Ludotekak eta Atxutxiamaikak jolasgune bat jarriko dute Azkueko berdegunean, umeek eta familiek material ezberdinekin jolasteko eta esperimentatzeko aukera izan dezaten

18:30ak alderahasiko dute Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako umeentzako erromeria. Ondoren, Inguma erromeria gidatua izango da, eta Haritz euskal dantzari taldeko kideekin batera, dantzak ikasi eta dantzatzeko aukera izango da.
Antolatzaileek afaria etxetik eraman eta bertan afaltzera animatu dituzte herritarrak eta zelaian esertzeko manta edo antzerakoak eramateko gomendatu dute.