Mausitxa baserria bisitatuko dute hilaren 21ean, Auzoko Familiak egitasmoaren barruan

Barren 2024ko api. 11a, 15:14

IƱaki Ansola Mausitxa baserriko ardiekin. Arg: mausitxa.com

Auzoko Familiak egitasmoan parte hartzen ari diren familientzako irteera antolatu dute apirilaren 21erako Mausitxa baserrira, baina gainerako herritarrek ere izango dute parte hartzeko aukera.

10:30ean batuko dira Guass-eko autobus geltokian, eta handik abiatuko dira Mausitxa baserrira. Baserria eta gaztandegia bisitatuko dituzte, eta 13:30erako itzuliko dira. Informazio gehiagorako eta izena emateko 747 489 048 telefonora deitu behar da. Plazak mugatuak dira, eta lehentasuna izango dute Auzoko Familiak egitasmoko partaideek. Plaza hutsak geratuko balira, irekiko lukete izenematea.