Arma zuriz egindako eraso baten ustezko egilea atxilotu dute Elgoibarren

Barren 2024ko api. 8a, 16:20

30 urteko gizonezkoa atxilotu zuten zapatu goizaldean Elgoibarren, borroka batean beste gizon bati arma zuri batekin eraso egiteagatik. 

Ertzaintzak jakitera eman duenez, Elgoibarko udaltzainen laguntzarekin atxilotu zuten erasoaren usteko egilea, lesio-delitu bat egotzita, borroka batean beste gizon bati arma zuri batekin eraso egiteagatik.

Ertzaintzak joan den zapatuan, 06:00ak aldera, jaso zuen abixua: Herriko aisialdi gune batean borroka bat gertatzen ari zela, eta arma zuriz zauritutako lagun bat zegoela, hain zuzen ere. Abisua jaso ostean, Udaltzaingoaren patruilak eta osasun-langileak ere joan ziren lekura eta biktima hartatu zuten. Bularraldean zuen zauria, toraxean, eta Mendaroko Ospitalera eraman zuten zauria sendatzera.
Handik gutxira atzeman zuten erasoaren ustezko egilea, bere bizilekuan. Beharrezko egiaztapenak egin ondoren, eta Udaltzaingoak inguruan aurkitutako arma zuria "susmagarriarena zela egiaztatu ondoren", ertzainek gizona atxilotu eta ertzain-etxera eraman zuten, beharrezko eginbideak egiteko. Atxilotua, 30 urteko gizonezkoa, epailearen esku utzi zuen poliziak, eta ikerketa abiarazi dute, "ustezko lesio-delitu batengatik".