Bertoko 500 zuhaitz landare sartu dituzte Idotorben

Barren 2024ko api. 8a, 13:51

Idotorbeko baserritar batek lagatako lursail batean egin dituzte aurten Zuhaitzaren Asteko landaketak. 

Elgoibarko Udalak eta Lehen Hezkuntzako herriko bi ikastetxeek, Herri Eskolak eta Elgoibar Ikastolak, elkarlanean antolatu zituzten zuhaitzak landatzeko jardunaldiak, Zuhaitzaren Astearen barruan. Jakinarazi dutenez, bi ikastetxeetako 150 ikaslek  hartu zuten parte landaketetan, Herri Eskolako 76 eskola-umek batetik, eta Elgoibar Ikastolako 74k bestetik. Guztien artean 80 zuhaitz landare landatu zituzten, bertoko espezietakoak guztiak: pagoak, haritzak, urkiak eta zumarrak. Udalak beste 420 landare sartu zituen lursail berean. Idotorberako bidean, bigarren kilometro parea dagoen lursailean, landatu zituzten zuhaitzok, lurjabeak horretarako laga duen sailean.