Sanbartolomeetako Umeen Eguna diseinatzeko umeen iritziak jaso nahi ditu Atxutxiamaikak

Barren 2024ko mar. 27a, 14:17

Atxutxiamaikak, udalarekin elkarlanean, San Bartolome jaietako Umeen Egunerako zenbait jarduera antolatuko ditu eta umeen iritzia jaso nahi du egitaraua osatzeko.

Martxoan hasi zuten jaietako Umeen Eguna umeekin batera diseinatzeko parte-hartze prozesua, eta Elgoibarko Udal Ludotekarekin elkarlanean egindako bileretan 90 ume inguruk hartu zuten parte. Alabaina, ume gehiagoren iritzia jaso nahi dute, euren intereseko egitaraua diseinatu ahal izateko Umeen Egunerako. Informazio hori jaso ahal izateko, umeek betetzeko galdetegi bat sortu dute.