54 gaztetxo ari dira parte hartzen Aste Santuko kirol campusean

Barren 2024ko mar. 26a, 16:16
Neska-mutilak kirol campuseko lehen egunean. Arg: Elgoibarko Udala

Kirola eginez hasi zuten atzo udaberriko oporraldia hainbat umek eta gaztetxok Elgoibarko kirol campusean.

Elgoibarko Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, 2012 eta 2017 urte artean jaiotako 54 haur eta gazte ari dira parte hartzen zazpi eguneko iraupena izango duen kirol campusean. Hiru begirale izango dituzte askotariko kirolak ezagutu eta praktikatzeko, besteak beste, eskalada, atletismoa, acrosporta, herri kirolak, skate-surfskate-patinak, padela, futbola, beisbola, eskubaloia, kolpbola, zumba eta mendizaletasuna. Herriko kirol azpiegituretan egingo dituzte horiek.