Bigarren postua Unax Ansolarentzat Hernaniko Aurresku Txapelketan

Barren 2024ko mar. 25a, 11:44

Sasoi betean jarraitzen du Unax Ansola dantzari gazteak. Txapeldun izan zen Elgoibarren jokatutako aurresku txapelketan eta txapeldunorde izan da orain Hernanikoan.

Gazte mailako aurresku ligako azkenaurreko jardunaldia jokatu zuten, zapatuan, Hernaniko Biteri Kultur Etxean. Euskal Herri osoko 31 dantzarik hartu zuten parte: Amasa-Villabona, Zizurkil, Areso, Leitza, Errenteria, Legazpi, Lezo, Aduna, Donosti eta Elgoibarko dantzariek. Bi multzotan banatuko zituzten parte hartzaileak, adinaren arabera: 2014 eta 2016 urteen artean jaiotakoak A multzoan; eta 2011 eta 2013 urteen artean jaiotakoak B multzoan. 
Oraingoan Unax Ansola izan zen Inazio Bereziartua Dantza eta Musika eskolako ordezkari bakarra. Ansola bikain aritu zen eta bigarren postua eskuratu zuen. 
Gipuzkoako euskal dan­tzarien biltzarrak antolatu duen Aurresku Txapelketako azken jardunaldia apirilaren 20an jokatuko dute, Lezon. A eta B sailetako dantzariak lehiatuko dira han.