Pasatu da 23. Korrika Elgoibartik

Barren 2024ko mar. 20a, 14:11

Eguerdian ailegatu da Korrikaren lekukoa Elgoibarrera eta euskararen aldeko jaiak jendetza zuen zain herriko kaleetan. 

Hogei bat minutuko atzerapenarekin ailegatu da Korrika Soraluzetik eta harrera beroa egin diote elgoibartarrek.

Aurki jarriko ditugu Korrikaren argazki ofizialak eta bideoak.