Baso-jabeentzat batzar informatiboa egingo du Basotik Fundazioak Elgoibarren

BARREN 2024ko mar. 12a, 16:30

Martxoaren 13an, asteazkenean, izango da, 19:00etan, Aita Agirre Kultur Etxean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren partaidetza osoa duen fundazioa da.

Gipuzkoako baso-jabeentzat batzar informatiboa egingo du BSTK Basotik Fundazioak Elgoibarren, Gipuzkoako basoak utz ditzaten saihesteko. "Baso-jabeei zaintza jasangarriko zerbitzu bat eskainiz herri ikuspegi batetik, alderdi ekonomikoez haratago, ingurumen eta iraunkortasun irizpideak kontuan hartuko dituena".  Hain justu, fundazioak baso-jabeei aukera emango die haien baso eremuen titularitatea mantenduz, basoen zaintza eta kudeaketa bere esku uzteko, "ordain ekonomiko baten truke".

Batzarrei dagokienez, ordubetekoak izango dira, eta Basotik Fundazioko arduradun eta teknikariak izango dira hizlariak. Era horretan, nabarmendu dute interesdunek informazioa "bertatik bertara" eskuratzeko aukera izango dutela, eta baita "edozein zalantza argitzekoa" ere. Gipuzkoako herrietan egingo diren hitzorduak jarraian:

  • Tolosa: martxoaren 19an, asteartea, 19:00etan, Kultur Etxean.
  • Aretxabaleta: martxoaren 20an, asteazkena, 19:00etan, Arkupe Kultur Etxean.
  • Azkoitia: martxoaren 21ean, osteguna, 19:00etan, Zubiaurre Elkargunean.
  • Donostia: martxoaren 26an, asteartea, 19:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundian.