Stock azokako zozketako irabazleen berri eman du Txankakuak

Barren 2024ko mar. 11a, 17:11

Martxoko Stock Kale Azoka egin zuten Txankakuako kiodeek joan den eguenetik zapatura, eta erosketaren bat egin zuten herritaren artean 400 euro zozkatu dituzte gaur.

Txankakuakoek eginiko zozketan honako lau lagunek irabazi dute 100 euroko erosketa bono bana: Diana Rodriguez, Carla Medina, Arantxa Cebrian eta Zuzel Matos.

Txankakua Merkatari Elkarteko 23 merkatarik hartu dute parte merkataritza txikiari bultzada emateko asmoz antolatzen duten azokan, eta establezimenduetako atarietara atera zituzten euren produktuak; hiru egunetan, eguenetik zapatura.