M-8 2024

Elgoibar morez jantzita

Barren 2024ko mar. 9a, 13:38

Martxoaren 8a izan zen atzo, eta kolore moreak hartu zuen Elgoibar, borroka feministaren adierazle. 

Eguerdian hasi ziren Martxoaren 8ko ekitaldiak ikastetxe publikoetako ikasleen manifestazioarekin, eta iluntzean herriko beste hainbat eragilek antolatutako manifestazioa izan zen kaleetan. Kalegoen plazan hasi eta herria zeharkatu ostean, Plazan amaitu zen berriz, Zutik Emakumeak absetiaren doinura.