M-8 2024

Ikasleek musika, dantza eta bertsoekin aldarrikatu dute berdintasuna

Barren 2024ko mar. 8a, 16:00

Azken urteetan moduan, ikasleenak izan dira martxoaren 8ko lehen aldarriak Elgoibarren, ikastetxeetatik plazara irten baitira.

Trikitilarien eta txistularien musikaz girotutako manifestazioa egin dute Mekako eta institutuko ikasleek ikastxeetatik Kalegoen plazara arte. Elgoibar BH institutoko Motxailak Trikotxistupandero taldekoek jarri dute musika hasieran eta Batxiler musikaleko ikasleek hartu diete erreleboa plazan, pare bat abesti joz. Maddi Gallastegik pare bat bertso ere abestu ditu eta dantza erakustaldi aparta eman du Unai Aranberrik. Egun honetarako prestatu dituzten idatziak irakurri ostean, plazan batutako ikasleek eta herritarrek elkarrekin polka dantzatuz eman diote amaiera ekitaldiari.

Ikus ekitaldien bideo-laburpena