Arriaga industrialdeko hondakin-urak Apraitzko araztegira bideratuko dituzte gaurtik aurrera

Barren 2024ko mar. 1a, 17:58

Arriaga industrialdeko saneamendu-sarea eguneratzeko obra hasi zuen Ura Uraren Euskal Agentziak iazko irailean, eta bukatu dituzte lanak.

URAk hondakin-ur horiek Apraizeko HUAra doan Debabarreneko Kolektore Nagusira konektatzeko kolektore zati batzuk eraiki ditu eta gaur jarri dituztela martxan jakinarazi dute, hala Arriaga industrialdeko hondakin-urak Apraizeko HUAra bideratuko dituzte aurrerantzean. 
Konexio horri esker, industrialdean sortutako hondakin-urak ez dituzte orain arte moduan Kortazar errekastora isuriko, eta industrialdetik metro gutxira dagoen Apraizeko HUAn tratatuko dituzte hondakin-urak.
Kolektore tarte berria Ferrerías kalearen behealdean eta N-634 errepidearen eskuinaldean, Debarako noranzkoan, Kortazar errekastoaren gaineko pasabidearen eraiki dute. Bertatik igarotzen baita inguruko industrien urak biltzen dituen sarea.
Saneamendu-sarea berritzeko lanen aurrekontua 610.831,70 eurokoa izan da, eta 6 hilabetean gauzatu dituzte.

Era berean, Mendaroko eta Altzolako hondakin-urak  Apraizko araztegira eramateko proiektua publiko egin du URA Agentziak eta martxoaren 6a arteko epea dago alegazioak egiteko. Mendaroko Udalak egin dizkio aldaketa-proposamenak URAk aurkeztutako proiektuari..