Inauteriak 2024

85 umek hartu zuten parte Ludotekaren inauterietako bazkarian

Barren 2024ko ots. 12a, 13:21

Elgoibarko Udal Ludoketak Mozorro bazkaria egin zuen inauterietako zapatuan, eta 85 neska-mutil elkartu ziren. 

Ludotekatik azaldu dutenez, umeek ere hartu zuten bazkaritako mahaiak eta aulkiak prestatzen, eta baita apainketa lanetan ere. Elizako arkupeetan egin zuten bazkaria, eta makarroiak, oilaskoa eta izozkia jan ostean, girotuta joan ziren elkarrekin Maalaraino, Atxutxikaraokean parte hartzera.