Inauteriak 2024

Inauterietako zapatu koloretsua Elgoibarren

Barren 2024ko ots. 10a, 19:04

Euritsu eta hotz esnatu da eguna Elgoibarren, eta tarteka zaparradak ere bota ditu eguerdi partean, baina hala ere, mozorro festak hartu ditu kaleak. 

Ohi bezala, familiak irten dira gaurko egunez kalera, batzuk mozorro oso landuekin gainera. Euriaren mehatxupean joan da eguna, baina arratsalderako eguzkia nagusitu da eta ez da umorerik falta izan herriko kaleetan.