Gure natura ezagutzeko egitasmoa prestatu dute bigarren urtez Atxutxiamaikak, Baso Biziakek eta Morkaikok

Barren 2024ko ots. 10a, 11:03

Iaz batu zituzten indarrak herriko hiru eragilek, herritarrei gure natura ezagutzera emateko asmoz. Atxutxiamaika, Baso Biziak eta Morkaiko elkarteek hasi zuten bidea Udalaren laguntzaz, eta aurten bigarren edizioa izango dute.

Hemen inguruko natura, fauna eta flora ezagutzeko hainbat ekitaldi egin zituzten, eta aurten ere bide beretik jarraituko dute. Dagoeneko prest dute egitaraua, eta aste honetan aurkeztu dute.

2024rako duten egitasmoa.
  • OTSAILAK 17 Umeentzako zuhaitz landaketa.
  • MARTXOAK 1 Anfibioak ezagutzeko irteera.
  • APIRILAK 13 Landa koadernoa.
  • EKAINAK 1 Tximeletak ezagutzeko irteera, Arantzazura.
  • IRAILAK 29 Haziak biltzeko irteera.
  • URRIAK 4 Gaueko zerua ezagutzeko irteera.
  • URRIAK 19 Mikologia irteera.
  • URRIAK 26 Gure basoak eta paisaiak. Epeleko ibilbidea (Hernani).

Informazio osoa HEMEN