Inauteriak 2024

Bideoa: Eguen Zuri eguneko ekitaldiak

Barren 2024ko ots. 9a, 19:00

Duela hiru urte hasitako bidetik, Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako ikasleek eta irakaslen girotu zuten inauterietako Eguen Zuri eguna.

Inauteriei hasiera emateko txupinazoa egin zuten eskola atarian eta mozorroz beteriko kalejira gero, euriagatik nahi zutena baino azkarrago egin bazuten ere. Maalan kontzertu txiki bat eman zuen Banda Gazteak, eta azkenik, Beti Sua txarangakoek Celia Cruzek abesten zuen "Esta vida es un Carnaval' kanta ezaguna jo zuten, Maala dantzan jarriz.