Bertoko 200 zuhaitz gehiago landatu dituzte Muskiritzun

Barren 2024ko ots. 5a, 16:14

Hasten dihardu bertoko zuhaitz landarez hornitzen ari diren Muskiritzu inguruko basoak.

Sasoiko bigarren landaketa saioa egin zuten zapatuan, Muskiritzuko hegalean dauden lurretan, eta 200 zuhaitz landara sartu zituzten ekimenera batu ziren herritarrek. Izan ere, elkarlanean egiten dihardute Elgoibarko Baso Biziak elkarteak bultzatzen duen bertoko basoak berreskuratzeko ekimena. Elkartetik eskerrak eman dizkiete zuhaitzak landatzera gerturatu ziren lagunei, lurjabeari, traktorearekin lagundu zien Manueli, landaketak egiteko erremintak oparitu dizkien Bellota Europe enpresari, diru laguntza eman duen Alcorta Forging Group enpresari eta Elgoibako Udalari, landaketa lanak errazteko lursailean egin zituen garbiketa lanengatik.