Beste zuhaitz landaketa bat egingo dute otsailaren 3an Elgoibarren

Barren 2024ko ots. 1a, 17:32

Alcorta Forging Groupekoekin batera Muskiritzuko hegalean dauden lurretan egingo duten zuhaitz landaketan parte hartzera deitu dute Elgoibarko Baso Biziak elkartetik. 

Mintxetako aparkalekuan elkartuko dira zapatu honetan (otsailak 3) 09:00etan, autoak bete eta landaketa gunera joateko. Oinetako eta arropa egokiak eramateko eskatu dute. Eskularru eta erremintak antolatzaileek jarriko dituzte.

Bertoko zuhaitz landareak landatzeko sasoi honetan egin duten bigarren landaketa da honakoa, Joan den urtarrilaren 13an egin zuten aurrenekoa, 300 landare landatuta.