Ezker Batuak egoitza berria inauguratu du

elgoibarren.net 2006ko aza. 11a, 13:31

Elgoibarko Ezker Batua/Berdeak alderdiak egoitza berria inauguratu du. Errosario kaleko 6. zenbakian, hain zuzen ere. Javier Madrazo, EB-ko koordinatzaile nagusia, inaugurazio ekitaldira etortzekoa zen arren, azken orduko agenda arazoak tarteko ezin izan zuen agertu. Anton Karrerak bete zuen haren lekua.

1706642038689 Ezker Batuak egoitza berria inauguratu du

Egoitza berriaren irekierak, Ezker Batua alderdiak Errepublikaren inguruan antolatu duen erakusketaren inaugurazioarekin bat egin zuen. Azaroaren 17ra arte egongo da
ikusgai egoitza berrian bertan.
•Ordutegia: 18:00 - 20:00

 

Sinadura bilketa
Errepublikaren aldeko sinadura bilketa egiteko ere aprobetxatu zuten inauguraziorako eguna. Arratsalde osoan batu zituzten sinadurak Plaza Handian. Jai bat moduan antolatu zuten sinadura bilketa, haurrentzako jarri zituzten gaztelu puzgarriek jai giroa kutsatu baitzuten Plaza Handian bildutakoen artean.