Arima Beltzaren kontzertua zuzenean elgoibarren.net-en

elgoibarren.net 2006ko aza. 13a, 18:52

Mundurako ateak” izeneko diskoa aurkeztuko du Arima Beltza blues-rock talde elgoibartarrak gaur iluntzean Herriko Antzokian (22:15). Bertara joan ezin duzuenontzat elgoibarren.net-ek zuzenean (on-line) eskainiko du kontzertua. (Bideoa barruan).

 

Arima Beltzaren kontzertua zuzenean eskaintzeko zer egin dugun jakin nahi baduzue, Sustatu webgunean jarri ditugu xehetasun tekniko eta logistiko guztiak. Bestalde, gaur grabatutako bideoak datorren astelehenetik aurrera elgoibarren.net-en ikusteko aukera ere izango da.

Rock musika eta kanta intimistagoak uztartuta
Udaleko Euskara Sailak antolatu du emanaldi hau, Euskal Kantagintza egitarauaren baitan. Arima Beltzak, aurreko lanean egin zuen bezala, rock musikarako joera erakutsi du oraingoan ere. Eta bluesa albo batera laga gabe, musika indartsuak osatzen du Mundurako Ateak cd berria. Horren lekuko da lan berriaren hasiera rockeroa. Hala ere, kanta intimistagoak eta lasaiagoak entzuteko aukera ere izango da, kontzertua eskainiko duten lekuaren berezitasunak ere halaxe eskatzen baitu.

Bideoa
Kontzerturako motorrak berotzen joateko, Arima Beltza taldeak iaz Kultur Etxeko sotoan eskaini zuen kontzertuko bideo labur bat daukazue hemen. Taldekideen aurkezpena egiten du bertan Jon Gurrutxagak.{google}933977975165338330&hl.{/google}

Bideo gehiago ikusteko irrikaz geratu bazarete Arima Beltzaren webgune ofizialean kalitate hobeagoko bideoklipak aurkituko dituzue: http://www.arimabeltza.com/index.html

Sarrerak salgai
Kontzerturako sarrerak aurrez erosteko aukera dago oraindik. Euskara Sailak Kultur Etxean duen bulegoa joz eskura daitezke. (07:30-15:00) edo Gazte Informazio Gunean: (17:00-20:00).
* Prezioa: 5 euro.